albisteak
Mugikirola!-ren oharra
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2003an jarri zuen abian Mugikirola! euskarazko kirol aldizkaria. Bederatzi urte horietan irakurleek, gazteek bereziki, kiroletako berriak euskaraz irakurtzeko ohitura hartzen joatea izan da komunikabide honen helburu nagusia. Egindako lanaren balorazioa positiboa izan arren, Mugikirola! webgunea eta aldizkaria, oraingoz, argitaratzen ez jarraitzea eta indarrak zein baliabideak beste egitasmoetan jartzea erabaki du Euskara Zerbitzuak.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua
+ gehiago irakurri
Antiguokoren aurkako boikota bertan behera utzi dute Donostiako lau futbol taldek
Añorga, Lengokoak, Herrerako Sporting eta Vasconia taldeek Antiguokoren aurka gauzatzen ari ziren boikota bertan behera utzi dute. Donostialdeko klubetako, Realeko eta Gipuzkoako Futbol Federazioko ordezkariek bilera izan dute aste honetan eta gehiengoa jokalari gazteen talde batetik besterako igarotzea arautzearen alde agertu da, gehiegikeriak eta hainbat talde erabat kaltetzea saihesteko.
+ gehiago irakurri
Harri-jasotzaileei omenaldia egingo diete larunbatean Victoria Eugenia Antzokian
Larunbatean, urriak 20, Harria 100 ekimena egingo dute Donostian, harria eta harri-jasotzaileen azken ehun urtetako historia omentzeko. Herri kirol horri buruzko liburua aurkezteaz gain, musika, dantza eta kirola uztartuko dituen jaialdia egingo dute Victoria Eugenia Antzokian. Eguerdi partean, berriz, bazkaria egingo dute Manteo kiroldegian.
+ gehiago irakurri
Jacques Anquetil txirrindulariari buruzko euskarazko liburua kaleratu du Raul Perez kazetari donostiarrak
Txirrindulari esanguratsua izan zen Jacques Anquetil frantziarra 1960ko hamarkadan eta Donostian bizi izan zuen bere ibilbideko unerik gogorrenetako bat. Jazoera hori azaltzen du, besteak beste, Raul Perez kazetari donostiarrak argitaratu berri duen biografian. Txomin Perurenak eta Luis Otaño txirrindulari ohiek idatzi dituzte hitzaurrea eta epilogoa, hurrenez hurren.
+ gehiago irakurri
Gipuzkoako Futbol Federazioak Aņorga zigortu du Antiguokoren kontrako partidara ez agertzeagatik
Duela hilabete batzuk iragarritako boikota betez, Añorga futbol taldeko ohorezko kadete mailako jokalariak ez ziren agertu asteburuan Antiguokoren aurka zuten partidara. Ondorioz, Añorga taldea zigortu du Gipuzkoako Futbol Federazioak eta partida galdutzat eman dio 3-0eko emaitzarekin.
+ gehiago irakurri
Datorren astean amaituko da kirol patronatuaren diru laguntzak eskatzeko epea
Donostia Kirolak hirian kirola bultzatzea asmo duten erakunde eta klubei diru laguntzak emango dizkie, urteroko gisan. Aurten 740.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara eta hiru kirol esparru lagunduko ditu: eskola kirola, kirol elkarteak eta izaera bereziko jarduerak. Eskariak urriaren 19a baino lehen egin beharko dira.
+ gehiago irakurri
Urriaren 27an arrantzako Federazio Kopa jokatuko da
Urriaren 27an, Pasealeku Berrian, arrantzako Federazio Kopa jokatuko da kortxo modalitatean.
+ gehiago irakurri
Donostia Kirolakek plan estrategiko berria prestatu du datozen urteetarako
Donostia Kirolakek plan estrategiko berria prestatu du eta bertan hainbat punturi eman dio garrantzia, hala nola: hiri guztian zehar kirola egiteko hainbat zirkuitu prestatuko dituzte herritarrak kirola egitera animatzeko; kirol txartela sustatuko da eta ekimen bereziak antolatuko dira hirian, adibidez, 2015ean jokatuko den beteranoen errugbi txapelketa.
+ gehiago irakurri
Euskal Bodyboard Zirkuituaren bigarren jardunaldia jokatu da Zurriolan
Pasa den asteburuan, irailaren 29an eta 30ean, jokatu zen Zurriola hondartzan Euskal Bodyboard Zirkuituaren bigarren jardunaldia. Open mailan Jose Ramon Martinez donostiarra izan zen irabazlea eta bere atzetik sailkatu ziren Aritz Larrinaga eta Antonio Ortiz.
+ gehiago irakurri
Bera Bera Eskubaloi Taldeak Errekopa jokatuko du azarotik aurrera
Bera Bera Eskubaloiak espero zuena baino ibilbide laburragoa egin du Txapeldunen Ligan. Danimarkan poloniarren aurka jokatu zuen lehenengo partida galdu ostean Txapeldunen Ligan jokatzen jarraitzeko aukerak amaitu ziren.
+ gehiago irakurri



